Bidegarai, Dominique
Euskal idazle eta erlijioso baxenabartarra (? - ~1679). Paueko komentuko frantziskotarra izan zen. Hogei urte eman zituen Dictionnaire Basque-françois-latin-espagnol hiztegia osatzen, baina dirulaguntzarik lortu ez eta ezin izan zuen argitara eman; egun galdurik dago. Beste hainbeste gertatu zen sekula argitaratu ez zen bere Rudiments gramatika-liburuarekin.
Atzera