latin

iz. Familia italikoko hizkuntza indoeuroparra, latindar eta erromatarrek hitz egiten zutena eta hizkuntza erromanikoen iturburu dena. • latin arrunt. Hizketa-mailako latin herritarra, arau klasiko eta literarioekin bat ez datozen hainbat hizkuntz fenomeno biltzen dituena. Bereziki, garai klasikoaren ondorengoari esaten zaio. Bertan, gero hizkuntza erromanikoen sorrera ekarriko zuen bilakaeraren lehen zantzuak nabari dira. || latin klasiko. Literatur mailako latina, jasoena eta garbientzat jotzen dena, Zizeron eta Augustoren garaian erabilia. || latin moderno. Errenazimentu eta ondorengo garaietako idazleek erabilitakoa. || latinetiko hizkuntza. Latinetik sortutako hizkuntzetako bakoitza, hizkuntza erromanikoa.



Atzera