sekula

1. adb. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula ez zait horrelakorik gertatu. Ikusi al duzu sekula horrelakorik? Eta sekula ere ez da momentu bat geldituko. 2. Ik. 1 mende. • SEKULA GUZTI(E)TAN. Beti. Sekula guztian biziko bagina. || SEKULA SANTAN. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula santan ez du bukatuko. || SEKULAN. Sekula, inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekulan ez du horrelakorik egin.



Atzera