Burgi
Nafarroako udalerria, Erronkaribarren, Zaragozako mugan (Zangozako mer.); 253 bizt. (burgiarrak). Ezka ibaiaren ertzean dago. Mendiko klima submediterranearra: negu hotz eta elurtsuak, uda bero eta lehorrak. Basoak eta zurgintza. Abeltzaintza (neguan Bardeetan). Erronkariko trikuharri-multzoaren zati bat dago bertan. Erdi Aroko zubia Ezka ibaian.
Atzera