Burunda (eskualdea)
Nafarroako M-ko eskualde historikoa, Urbasa eta Aralar mendizerren artean, Araba eta Gipuzkoako mugan (Iruņeko mer.). Gaur egungo Altsasu, Bakaiku, Iturmendi, Olatzagutia, Urdiain eta Ziordia udalerriek osatu zuten. Negu hotzak eta uda epelak eta lehorrak izaten dira. Basogintza (haritzak, pagoak, lizarrak), larre ugari, abeltzaintza eta nekazaritza (zuhainak, patata, artoa). Metal-industria (Altsasu), zementua (Olazagutia) eta fundizioa (Urdiain). Administratiboki, XIX. m.aren hasieran desagertu zen.
Atzera