Delfos

Antz.ko Greziako hiria, Fozidan, Parnaso mendiaren magalean. Bertan zegoen Apoloren tenplua; handik ematen zituen orakuluak pitia edo apaiz-emakumearen bidez. Kirol- eta erlijio-gune garrantzitsua izan zen; lau urtez behin Grezia osoko Joko Pitikoak ospatzen ziren. Antzinateko mundu osoan ospetsua izan zen K.a. VII. m.tik aurrera. Monumentu-aurriak: Apoloren tenplua (K.a. IV. m.), Atenearen santutegia, antzokia, estadioa. Museoa.



Atzera