Durangaldea

Bizkaiko HE-ko eskualdea, Araba eta Gipuzkoako mugan; 318 km2, 91.391 bizt. eta hamabost udalerri: Abadiņo, Atxondo, Bedia, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mallabia, Maņaria, Zaldibar eta Zornotza. Ibaizabalek eskualdea HE-tik IM-ra zeharkatzen du, Arrazola, Mendiola, Maņaria, Larrea eta Arratiaren urak bilduz. Mendi nagusiak: Anboto (1.331 m), Krutzeta (1.194 m), Udalaitz (1.117 m), Alluitz (1.040 m), Urkiolagirre (1.011 m) eta Urko (793 m). Klima ozeanikoa du: hezea eta epela urte osoan. Kokapen geografikoari esker industriak bertan kokatu dira eta egun, jarduera ekonomiko nagusia da: metalurgia, papergintza, industria kimikoa, metalen eraldakuntzarako industriak eta arte grafikoak. Hala ere, Atxondo, Bedia, Garai, Izurtza eta Lemoan nekazaritza eta abeltzaintza dira jarduera nagusiak.



Atzera