Eraso, Benito Frantzisko

Militar nafarra (Garinoain, 1793 - Mendigorria, 1835). Independentzi gerran frantsesen kontra gogor jardun zuen. Joaquin Pablo "Txapalangarra" gerrilariaren kontrako erasoan parte hartu zuen Luzaiden; horren ondorioz koronel izendatu zuten (1830). Orreagako karabineroen buru zela, Don Karlos Espainiako errege aldarrikatu zuen. Nafarroako erregeordeak jazarri egin zuen eta Frantziara ihes egin behar izan zuen; frantsesek preso hartu zuten eta aske geratu zenean Don Karlosek bere laguntzaile izendatu zuen. Zumalakarregik Bizkaiko karlisten buruzagi egin zuen (1835); Durango eta Eibar hartu eta Deskargako guduan Espartero garaitu ondoren mariskal nagusi izendatu zuen. 1835ean Bilboko setioan Zumalakarregi zauritu egin zuten eta Erasok ordezkatu zuen. Nafarroako komandantziako zuzendaritza hartu eta Mendigorriako guduan zauritua gertatu ondoren hil egin zen.



Atzera