Eskilo

Poeta tragiko grekoa (Eleusis, K.a. ~525 - Gela, Sizilia, 456). Tragedia grekoaren sortzailetzat jotzen da. Ekintza eta elkarrizketak sartu zizkien pertsonaiei. Maskara eta dekoratuen erabilera ere bere berrikuntzak dira. Antzeztu, koreografiaz arduratu eta zuzendu ere egiten zuen. Bere zazpi tragedia gorde dira: Persiarrak; Emakume erregutzaileak; Zazpi, Tebasen kontra; Prometeo kateatuta eta Orestiada trilogia (Agamemnon, Koeforak, Eumenideak).



Atzera