Prometeo

Mitologia grekoko titanetako bat, gizon-emakumeei arteak eta zientziak irakatsi zizkiena. Giza zibilizazioaren sortzailetzat zuten. Japeto titanaren semea eta Deukalionen aita zen. Jainkoei sua lapurtu eta gizon-emakumeei eman zien. Jainkoek, zigor gisa, Pandoraren kaxa bidali zioten, baina berak ez zuen onartu; Epimeteok, ordea, ireki egin zuen, gaitz guztiak munduan zabalduz. Orduan Kaukaso mendian kateatu zuen Zeusek Prometeo eta arranoak gibela jaten zion etengabe, baina jan ahala osatu egiten zitzaion. Heraklesek arranoa hil eta Prometeo askatu zuen.



Atzera