Espartero, Baldomero

Militar eta politikari espainola (Granátula, Ciudad Real, 1793 - Logroño, 1879). Jeneral liberala zen; Isabel II.aren alde eta karlisten kontra borrokatu zen lehen Karlistadan. Lutxanan garaitu (1836) eta Marotorekin Bergarako hitzarmena sinatu zuen. Gasteizko duke eta Gipuzkoa eta Bizkaiko diputatu egin zuten. Progresisten matxinadek Maria Kristina erregeordea atzerriratzera behartu eta Espartero erregeorde izendatu zuten (1840). Politika larderiatsua egin zuen eta Euskal Herrian Esparteroren aurkako altxamendua gertatu zen (1841), baina altxamendua zapaldu eta foruen abolizioa sinatu zuen. Aldekoak kontra jarri eta Londresera ihes egin behar izan zuen (1843). Itzuli eta erregeak O'Donnell-en biurteko progresistan gobernuburu izendatu zuen (1854). Bergarako printze titulua eman zion, baina Esparterok ez zuen jadanik eragin politikorik eta 1856an erretiratu egin zen.



Atzera