Kristina
(Stockholm, 1626 - Erroma, 1689). Suediako erregina (1632-54), Gustabo II.a Adolforen alaba. Westfaliako itunen negoziazioak azkartu zituen (1648). Gortea humanismoaren egoitza bilakatu eta bertara erakarri zuen Descartes. Bere lehengusu Karlos Gustaboren alde abdikatu zuen eta katoliko bihurtu zen. Intriga politikotan nahasia ibili zen, Napoliko erregina edota Poloniakoa izan nahian.
Atzera