Esparza Artieda, Martin

Erlijioso nafarra (Ezkaroze, 1606 - Erroma, 1689). Jesusen Lagundian sartu eta Valladolid, Salamanca eta Erroman teologia eta filosofiako eskolak eman zituen. Latinez idatziriko teologiako hamar bat liburu idatzi eta Cursus Theologicus (1666) liburuan bildu zituen. Jesuiten prepositu jeneral, liburu-zentsuratzaile, Inkisizioaren kalifikatzaile eta beste hainbat kargu izan zituen. Teologia moraleko eztabaidatan hartu zuen parte.



Atzera