Etxeberri, Jean Baptiste
Euskal idazle baxenabartarra (Donostiri, 1903 - Kanbo, 1996). Gure Herria, Eskualduna eta beste euskal aldizkarietan idatzi zituen artikuluak. Zeruari buruz, 1959; Mitxel Garikoitz Sainduaren bizia eta bertuteak, 1962; Frantziako Erregina, 1966; Obrak mintzo. Saindu zenbaiten bizitzak, 1969; Denetarik, 1988; Lehengo eta Oraiko gora-beherak, 1991 liburuak idatzi zituen, besteak beste. Euskaltzain urgazlea eta 1993az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.
Atzera