Etxeberz Subitza

Militar-familia nafarra. - Agustin (Asiain, 1646 - Mexiko, ?). Mexikora jo (1662) eta bertako indiarren aurka gogor borrokatu zen; Mompinoko mendietan egindako sarraskiaren arduraduna izan zen. Alargun aberats batekin ezkondu zen Mexikon eta negozio-munduan sartu zen. Penintsulara itzuli (1681), markes-titulua erosi (1682) eta Iruņeko erregidore egin zuten (1690). Mexikon hil zen bertako kapitain jeneral zenean. - Antonio (Asiain, ? - Guatemala, 1733), aurrekoaren anaia. 1674an Mexikora joan eta Panaman finkatu zen. Ermandadeko alkate (1680) eta Panamako alkate (1685) egin zuten. Calatravako Ordenan sartu eta Guatemalako kapitain nagusi izan zen (1724-33).



Atzera