Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa
Jesulagunen ikastetxea izandako Bilboko alde zaharreko eraikin barroko batean kokaturiko museoa. 1921az geroztik da museoa. Museoaren bildumek Bizkaiko eta Euskal Herri osoko prehistoria eta arkeologia biltzen dute. Erakusketa iraunkorren bidez, Euskal Herriaren bizimoduaren berri ematen digute, aintzina-aintzinatik gaur arte. Artzaintza, arrantza, nabigazioa, burdinolak, armagintza, merkataritza, etab. nolakoak izan diren erakusten da bertan.
Atzera