Euskaldunak

Orixeren obra poetiko nagusia (1934). 10.000 bertso-lerrotik gora ditu, hamabost kantutan banatuak. Euskal Herriaren epopeia nazionaltzat hartu izan du zenbaitek, baina industrializazio, hirigintza eta sekularizazio modernoen eraginez galtzen ari zen kultura tradizionalaren kantua zen funtsean; izan ere, nekazaritza-mundu tradizionala goresten da bertan.



Atzera