Gauss, Carl Friedrich
Astronomo, matematikari eta fisikari alemaniarra (Brunswick, 1777 - Gottingen, 1855). Matematikaririk handienetakoa, princeps mathematicorum esaten zioten. Bere Disquisitiones arithmeticae (1805) liburuan serieen konbergentzia, kongruentziak eta forma koadratikoak aztertu zituen. Besteak beste, karratu txikienen metodoa, errore-teoria, ekuazio binomialak ebazteko metodo orokorra eta gainazalen kurbadurari buruzko ikerlanak zor zaizkio. Gainera, geometria hiperboliko ez-euklidearra postulatu zuen.
Atzera