errore

iz. 1. Neurketa batean lortutako balioaren eta benetako balioaren arteko diferentzia. 2. HIZKL. Gramatikako arau-hauste baten ondoriozko hizkuntz erabilera okerra, konpetentziazkoa edota performantziazkoa izan daitekeena. 3. INFORM. Sistema edo programa batek sortu behar lituzkeen emaitzak ez lortzeak dakarren egoera edo gertaera. Hardware, software edo erabiltzaileak eragindakoak izan daitezke. Errore sintaktiko. Errore-mezua. • errore absolutu. Magnitude baten neurketaren emaitza eta benetako balioaren arteko diferentzia. || errore erlatibo. Errore absolutuaren eta magnitudearen balio zehatzaren arteko zatidura.



Atzera