Gironda
Frantzia HM-ko departamendua, Akitania eskualdean, Ozeano Atlantikoaren ertzean; 10.000 km2 eta 1.213.000 bizt. Hbru. Bordele. Garona eta Dordoina dira ibai nagusiak. Landetako zati bat, Medoc-eko lautada eta Bordele inguruko muinoaldea hartzen ditu. Kostaldea laua da, duna ugarikoa. Nekazaritza (mahastiak, zerealak, frutak). Industria (kimikoa, metalurgia, elikagaiak, mekanikoa eta tabakoa) ia erabat Bordelen kokatuta dago. Arrantza. Turismoa.
Atzera