Haro

XI. m.tik XIV. m.ra bitartean Bizkaiko jaurgoa izan zuen familia. Lopez familia, Nafarroako erresumaren zerbitzari leiala, Errioxan finkatu zen Bizkaiko I. jauna zen Iņigo Lopez Ezkerraren garaian (1040-77). Beronen seme Lope I-igez Bizkaiko II. jauna (1077-93) Haro ondoan dagoen Bilibio gazteluko eta Haroko zaindaria izan zen, Nafarroako Antso IV.a Gartzes Peņalengoaren zerbitzuan. Gaztelako Alfontso VII.ak, Lope I-igez-en seme zen Diego Lopez Bizkaiko III. jaunari (1093-1124) Haro herriaren gobernua eman zion. Diego Lopez aurrerantzean Diego Lopez de Haro I.a izan zen eta haren ondorengoek Haro abizen toponimikoa erabili zuten belaunaldiz belaunaldi.



Atzera