Hispania

Erromatarrek Iberiar penintsulari jarritako izena. 206an konkistatu zuten penintsula eta K.a. 197an bi probintziatan banatu zuten: Ebrotik I-ra Hispania Ziterior edo Tarrakonense eta H-ra Hispania Ulterior. Augustoren garaian azken hori bitan banatu zuten: Lusitania eta Betika. Barbaroen inbasioen aurretik 7 probintziatan zegoen banatuta Hispania.



Atzera