Iliria

Adriatikoko IE-ko eskualde historikoa, Istria penintsulaz, Karintiaz eta Karniolaz osatua. Gaur Italia, Kroazia, Eslovenia eta Austriaren artean banatzen da. K.a. VII. m.an grekoek kolonizatu zuten; K.a. III. m.an Erromak menperatu zuen. V. m.ean Bizantziar inperioko prob. izan zen eta VI.ean tribu eslaviarrek kolonizatu zuten, Hungaria, Venezia eta turkiarren menpe egon aurretik. 1815ean, Austriaren menpeko erresuma bilakatu zen.



Atzera