Jansen, Cornelius

Elizgizon eta teologo holandarra (Acquoy, Leerdam ondoan, 1585 - Ypres, 1638). Duvergier de Hauranne (Saint Cyran) euskalduna ezagutu zuen Parisen. Ypres-eko apezpiku izendatu zuten (1636). Eta Augustinus (1640) idatzi zuen, jansenismoaren funtsezko obra bihurtu zena batez ere Saint Cyran eta A. Arnauld-en eskuetan. Eliza katolikoak gaitzetsi egin zuen liburua.



Atzera