Arnauld

Frantziako familia. Jansenismoan eta Port Royal abadiaren historian garrantzi handia izan zuen. - Antoine (izg. Arnauld Handia) (Paris, 1612- Brussela, 1694). Jaunartze sarriaz liburuan jesuiten morala kritikatu eta jansenismoaren alde agertu zen (1643). Lancelot-ekin batera Port-Royalgo gramatika edo Logika, edo pentsatzearen artea idatzi zuen (1660). - Robert Arnauld d'Antilly (Paris, 1589 - ?, 1674), aurrekoaren anaia zaharrena. San Agustinen Aitorkizunak lana itzuli zuen. - Angélique (izg. ama Angélique) (Paris, 1591 - Port-Royal, 1661), aurrekoen arreba. Port-Royalgo abadesa zelarik, monastegian jansenismoa sartu zuen.



Atzera