Joan XXII.a (Jacques Dučse edo d' Euze)

(Cahors, Frantzia, 1245 - Avignon, 1334). Aita santua (1316-34). Avignonen jarri zuen bere egoitza eta administrazio pontifikala zentralizatzen saiatu zen. Frantziskotar espiritualak kondenatu zituen; hauek Luis IV.a enperadorearen alde jarri ziren. Salbatuen arimen Jainkoarekiko esperientzia ("ikuspen dohatsua") dela eta, zabaldu zituen ideiengatik heretikotzat jo zuten. Misio-lana bultzatu zuen Asian.



Atzera