Joan Paulo II.a (Karol Wojtyla)
(Wadowice, Polonia, 1920). Aita santua 1978tik aurrera. Krakoviako artzapezpiku izendatu zuten (1964). Bidaiak eta bisitak ditu bere ekintza pastoralaren ildo nagusietako bat. Bere irakaspen etiko-sozialak tonu erradikala eta jarrera kontserbadorea azaldu ditu; aldi berean, herrialde pobreentzako justizia ekonomiko eta sozialaren alde agertu da. Erroman 1981ean egindako atentatuan larri zauritu zuten.
Atzera