Joan II.a Trastamarakoa

(Medina del Campo, 1398 - Bartzelona, 1479). Nafarroako XXXI. erregea (1425-1479) eta Aragoiko erregea (1458-79), Nafarroako Blanka I.aren senarra. Blanka erregina hildakoan (1441), Joan II.a Joana Enrikez-ekin ezkondu (1443) eta erresuma bere gain hartu zuen. Erregetzeko eskubidea Karlos IV.a Bianako Printzeari zegokion ordea. Nafarrak zatitu egin ziren eta agramondarren eta beumondarren arteko borroka piztu zen. Gerra zibilari buru eman asmoz, 1455ean Joanek Bianako printzea desjarauntsi eta erregetza bere alaba Leonorren eskuetan utzi zuen. 1458an Aragoiko errege egin zuten eta Karlos IV.a preso hartu zutenenan Kataluniako altxamenduak aske uztera behartu zuen.



Atzera