Kartago
Afrikako IM-ko hiria, gaurko Tunis inguruan. Kondairaren arabera, feniziarrek fundatu zuten (K.a. 814). Itsas errepublika boteretsu bilakatu eta Mediterraneoan nagusitu zen. Iberiar penintsulan eta Sizilian koloniak sortu zituen. Erromaren etsai handia izan zen. Gerra luzeak izan ziren bion artean: hiru Gerra Punikoak (K.a. 264-146). Hirugarren Gerra Punikoaren amaieran, Eszipion Emilianok suntsitu egin zuen Kartago (K.a. 146). Ondoren, Afrikako probintzia erromatarraren hbru. izan zen. Bandaloek (439) eta arabiarrek (698) menperatu zuten. Arkeologi gune garrantzitsua da.
Atzera