Kleopatra
Mazedonia, Siria eta Egiptoko zenbait erreginen izena. - Kleopatra VII.a (Alexandria, K.a. 69-30). Egiptoko erregina (51-30), bere anaia Ptolomeorekin ezkondu zen. Zesarren maitale eginik seme bat izan zuten, Ptolomeo XV.a. Erromatarren laguntza baliatu zuen Mediterraneoan Egiptoren nagusitasuna berreskuratzeko. Zesar hildakoan, Marko Antonioren maitalea izan zen, baina Aktium-go porrotaren ondoren Marko Antoniok bere buruaz beste egin zuen. Kondairak dioenez, Kleopatrak aspis suge batek helduta hil zuen bere burua. Lagiden dinastia eta Egipto helenistikoaren independentzia berarekin batera amaitu ziren.
Atzera