Konstantinopla
g.e. Istanbul. Konstantino Handiak eraikitako hiria, antzinako Bizantzioren lekuan. Aurrenik bere egoitza-hiri bihurtu zuen, eta 330etik aurrera Erromatar Inperioaren hiriburu berri. Ekialdeko patriarkaren egoitza bilakatu zen (451) eta Bizantziar inperioko erdigune politiko, erlijiozko eta kultural nagusietakoa izan zen Erdi Aro osoan. Justiniano I.aren garaian iritsi zuen goren aldia. Ondoren persiarren, arabiarren, bulgariarren eta errusiarren erasoei erantzun behar izan zien 1453an hiria otomandarren eskuetan erori zen arte. Elizaren lau kontzilio ekumeniko Konstantinoplan egin ziren (381, 553, 680-81, 869-70).
Atzera