Lancre, Pierre (j.i. Pierre Rostegi)
Magistratu frantsesa (Bordele, 1553 - Paris, 1631). Jatorri baxenabartarreko familiakoa zen. Turinen zuzenbidea ikasi eta 1576an doktoratu egin zen. Italia eta Bohemian ikasketak sakondu ondoren Pedro Mediciren tutore eta Bordeleko parlamentuko kontseilaria izan zen (1582-1616). Erlijioak eragin handia zuen beragan, kode penalaren aplikazioan ere erlijioaz baliatzeraino. Enrike IV.ak Lapurdira bidali zuen, sorginen eta sorginkeriaren kontra borrokatzera eta borroka horren historia bi liburuetan bildu zituen. Senpereko gazteluan burututako epaiketetan, gogorkeria eta injustizia handiz jokatu zuen; halere, Enrike IV.ak estatu-kontseilari izendatuz saritu zuen.
Atzera