Landuchio, Nicolas
Idazle italiarra, Toskanako Luccan sortua (XVI. m.). Dictionarium Linguae Cantabricae lehen euskal hiztegia egin zuen (1562). Jatorri erromanikoko euskal hitz asko agertzen zirela eta, baztertua izan zen; gaur egun, ordea, beste hiztegietan jasotzen ez diren hitzak daudelako eta hitzen bilakaera ezagutzeko aukera ematen duelako oso aintzakotzat hartzen da.
Atzera