Leovijildo

(? - Toledo, 586). Errege bisigodoa Hispanian (567-86). Hispania bateratu eta jaraunspenezko monarkia ezarriz, errege-boterea indartu zuen. Arianismoan oinarritutako batasun erlijiosoa lortu zuela uste zuenean, bere seme Hermenejildo katolizismora aldatu zen eta altxamendu politiko-erlijiosoa burutu zuen (584). Aitak preso hartu eta hiltzeko agindu zuen (585).



Atzera