Lleida

Kataluniako I-ko prob., Frantziako eta Andorrako mugan; 12.028 km2 eta 355.451 bizt. Hbru. Lleida. Iparraldea menditsua da: han daude Kataluniako Pirinioetako gailur garaienak. Hegoaldea laua da, Ebro ibaiaren sakonguneak eratua. Pirinioetatik Ebrorako ibilbidea egiten dute ibaiek (Segre, Noguera Pallaresa, Noguera Ribagorzana), bidean ibarrak eratuz (Vall D'Aran, Pallers Sobirá, Urgell). I-an abeltzaintza eta basogintza dira jarduera nagusiak eta H-an nekazaritza: ureztapenerako kanalei eta mekanizazioari esker fruta-produkzio handia (sagarrak, udareak, olibondoak). Industria (elikagaigintza, kimikoa, papergintza, metalurgia). Turismoa (Pirinioetako neguko estazioak). Zentral hidroelektrikoak.



Atzera