Mendiri, Torkuato
Militar nafarra (Allo, 1813 - Tutera, 1881). Lehen Karlistadan karlisten aldeko ekintzetan parte hartu zuen eta Bergarako hitzarmena sinatu zenean Frantziara ihes egin zuen. 1843an itzuli eta armadan sartu zen. Bigarren Karlistadan ere Jurramendi, Somorrostro, Abartzuza, eta beste hainbat lekutako guduetan nabarmendu zen. Oteitza eta Artederretako porroten ondoren Frantziara ihes egin zuen. Bere aurka zabaldutako sumarioan erantzuteari eta teniente jeneral karguari uko egin zion. Alfontso XII.aren alde jarri zen eta Karlos VII.ak emandako tituluei ere uko egin zien.
Atzera