Moiua

Familia gipuzkoarra, jatorriz Bergarako Oxirondokoa (XIII-XVI. m.). - Iņigo. Gipuzkoako jauna, Navas de Tolosako guduan parte hartu zuen Bizkaiko jaun Diego Lopez de Haroren ondoan (1212). - Pedro, aurrekoaren semea. Fernando III.a Gaztelakoaren zerbitzura egon zen; Baeza (1227), Kordoba (1236) eta Sevillako kapitulazioetan parte hartu zuen (1248). - Pedro. Gipuzkoako jauna; frantsesek Iruņea setiatu zutenean bertan egon zen (1512). Zaldun frantses bat atxilotu eta Nafarroako erregeordeari entregatu zion. Ekintza horregatik, Fernando II.a Katolikoak armarria eta Rocaverdeko markes titulua eman zion.



Atzera