Orozko Mena, Alonso

Teologo espainola, jatorri bizkaitarreko familiakoa (Oropesako gotorlekua, Toledo, 1500 - Madril, 1591). Granadako priore, Kanarietako agustindarren bisitari eta Valladolideko priore, eta Felipe II.aren aitor-entzulea izan zen. XVI. m.an literatura aszetiko eta mistikoari hasiera eman zion, elizan liburu asko baina benetan erabilgarririk ez zegoela argudiatuz. Idazkera sinple, garbi eta ulergarria erabili zuen, guztiek ulertu eta hariari ondo jarraitzeko moduan; Cathecismo provechoso, 1575; Victoria de la muerte, 1583, etab. idatzi zituen.



Atzera