Palatinatua

al. Pfalz. Alemaniako M-ko eskualdea (Renania-Palatinatua), Rhin ibaiak zeharkatua. Inperio Sainduaren garaian konde palatinoen menpeko lurraldea izan zen. XII. m.az geroztik Rhin-eko konde palatinoaren eskuetara pasatu zen. 1214an Bavariako wittelsbachtarren menpera igaro eta 1356an hauteslerri bilakatu zen. Hogeita Hamar Urteko gerraren ondoren, Palatinatu Behereak (Palatinatu Renaniarrak) hauteslerri iraun zuen, baina Palatinatu Garaia Bavariaren menpe gelditu zen. 1795tik aurrea hirutan zatitu zen: Frantzia, Badengo dukerria eta Hessen-Darmstad dukerriaren artean. 1815ean Palatinatu Bavariarra berreraiki egin zen, baina Hessen eta Prusiak lurraldearen zati batzuk mantendu zituzten. 1919an lurraldearen zati bat galdu zuen Sarre-ren mesedetan eta 1946an Renania-Palatinatua land-ean sartu zen.



Atzera