Pentateukoa

Itzultzaile grekoek Bibliako lehen bost liburuei emandako izena. Juduek Tora ("Legea") izena ematen diete. Genesia, Exodoa, Lebitarren Liburua, Zenbakien Liburua eta Deuteronomioa dira. Munduaren kreaziotik hasita, hebrear herriaren historia kontatzen dute, Abraham eta patriarken garaitik, Egiptotik alde egin eta Kanaango lurraldera iritsi zen arte. Tradizioz Moises hartu izan da Pentateukoaren autoretzat, baina testuen idazkuntza mende askotako lana da (K.a. IX-IV. m.). Juduen sinagogetan toki nagusienean eduki ohi dute jarria.



Atzera