Moises
Israelgo liberatzaile eta legegilea (K.a. XIII. m.). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen. Egipton jaio eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako burua izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen eta Jahveren gurtzaren inguruan talde desberdinak herri bakarrean bildu. Bibliako lehen bost liburuen, Torah-en, funtsezko autoretzat Moises jarri izan du tradizio judu-kristauak.
Atzera