Poza, Andres

Jurista bizkaitarra (Lendo-o Beitia, Urduņa, 1547 - Madril, 1595). Flandesen eta Salamancan zuzenbidea ikasi zuen. Matematika, astronomia eta nabigazioa ere ikasi eta landu zituen; Alemania, Frantzia, Italia eta Ingalaterran gai horiei buruzko informazioa bildu eta ikertu zuen. Bizkaiko jaurerriko abokatu eta Bilboko Udaleko aholkulari izan zen. Felipe II.ak sortutako Kosmografia Eskolako lehenengo katedra lortu zuen.



Atzera