Urduņa

Bizkaiko udalerria, Salbada mendizerraren magalean. Bizkaikoa izan arren, Araba barnean dago eta ez du mugarik Bizkaiarekin, bai ordea Burgosekin (Arratia-Nerbioi); 3.919 bizt. (urdu-arrak). Industria da jarduera ekonomiko nagusia: metalurgia, zurgintza, altzairugintza, elikagai-industria eta eraikuntza. Merkataritza- eta administrazio-gunea. Laborantza (zuhainak eta barazkiak) eta abeltzaintzak (esne-behiak eta ardiak). Erdi Aroko hiri-itxura eta antzinako harresiaren aztarnak. Andre Maria eliza gotikoa, Aduana etxea, Antiguako Amaren santutegia, Mimenza jauregia, Santa Klara komentua eta Belandiako Santa Eulalia eliza, biak XVI. m.koak, Jesusen Lagundiaren ikastetxeko eliza barrokoa (XVII. m.).



Atzera