Rakoczi

Hungariako aristokrata-familia. - Gyorgy edo Jorge I.a (1593 - Sarospatak, 1648). Transilvaniako printzea izan zen (1630). Protestantea zen eta Austriako enperadorearen aurka borrokatu zen (1644). Linz-ko bakea sinatu zuen (1645); protestanteen kultu-askatasuna ziurtatu zuen hala. - Gyorgy edo Jorge II.a (Sarospatak, 1621 - Varad 1660), aurrekoaren semea. Suediarrekin aliatu zen Poloniako tronua eskuratu nahian (1656). Huts egin zuen saioan, eta otomandarrek garaitu zuten hurrengo urtean. - Ferenc edo Frantzisko II.a (Borsi, 1676 - Rodosto, 1735), aurrekoaren biloba. Jarraia eman zion Austriaren aurkako borrokari, baina amore eman behar izan zuen 1711n, Szatmarko bakea sinatzean.



Atzera