Reunion

Mascareņa uharteetako bat, Madagaskartik HE-ra, Indiako Ozeanoan. Frantziako itsasosteko dpdu.; 2.512 km2 eta 634.000 bizt. Hbru. Saint-Denis. Jatorri bolkanikoko uharte menditsua da (Piton des Neiges; 3.068 m) eta klima tropikala du. Nekazaritza. Frantziako itsas armadaren basea. 1513: Pedro de Mascarenhas-ek aurkitu zuen. 1638: frantsesek hartu eta Esperantza Oneko lurmuturra inguratuz Indiara joan-etorria egiten zuten itsasontzi frantsesentzako atseden-portu bilakatu zen. 1793: oraingo izena hartu zuen. 1946: Frantziako itsasosteko dpdu. bilakatu zen. 1982: autonomia lortu zuen.



Atzera