Sardinia

Mediterraneoko M-ko uhartea (Tirreniar itsasoa) eta Italiako eskualde autonomoa, Korsikatik H-ra; 24.090 km2 eta 1.658.000 bizt. Hbru. Cagliari. Lau prob.ak osatzen dute: Cagliari, Nuoro, Oristano eta Sassari. Uharte menditsua da; lautada Campidanon. Turismoa. Sardiniera da hizkuntza hedatuena eta uhartearen IM-an katalanez ere hitz egiten da. K.a. XII. m.tik aurrera feniziarren, kartagoarren, erromatarren, bizantziarren eta arabiarren esku egon zen. K.o. XI. m.: Pisako eta Genoako errepubliken menpera igaro zen. 1323: Aragoiko Jaime II.ak konkistatu zuen. 1714: Saboiako etxearen eskura pasa eta Piemonteri lotuta geratu zen.1861: Italiako erresumaren baitara bildu zuten. 1948: autonomia eskuratu zuen.



Atzera