Urkijo

Enpresari-familia arabarra. - Estanislao (Murga, 1815 - Madril, 1889). Laudio eta Madrilen egin zituen ikasketak. Ganbio- eta burtsa-agente (1841-49), Espainiako Banco Central-eko kontseilari eta Andaluziako tren-konpainiaren sortzailea izan zen. Madrilgo alkatea ere izan zen. Araban, eta bereziki Laudion, eraikuntza- eta hobekuntza-lanak egiteko dirulaguntzak eman zituen. Bera izan zen lehenengo Urkijo markesa. - Joan Manuel (Murga, 1843 - Madril, 1914), aurrekoaren semea. Familiaren negozio eta enpresak zabaldu eta indartu zituen, siderurgi enpresa garrantzitsuetan parte hartuz. Espainiako Banco Central-eko kontseilari izan zen eta 1880an Banco Urquijo bilakatuko zena sortu zuen. Amurrioko diputatu (1879), Madrilgo diputatu (1880) eta Arabako senadorea (1881-98) izan zen. Ondoren, biziarteko senadore egin zuten.



Atzera