Urtubia
Lapurdiko Erdi Aroko noble-familia, Urruņakoa. Lapurdiko bizkonderrian Urtubiako jauna baroi nagusietakoa zen XI-XII. m.etan. Lapurdiko nobleziaren borroketan eta herriarekin izandako liskarretan buru-buruan ibili ziren urtubiatarrak XIV. m.az geroztik: baile-kargua lortzeko borroketan sabelgorrien buru izan ziren eta agramondarren eta beaumondarren arteko borroketan ere parte hartu zuten. XIV. m.an Gipuzkoako Lazkao familia oinaztarrarekin ezkontza bidez bat egin eta ganboatarren aurka egin zuten. Urtubiako jaurerria bizkonderri bilakatu zen 1654an.
Atzera