baroi

iz. Noblezi titulua, herrialdearen arabera hierarki maila desberdina duena.
Europako hainbat lurraldetan Goiz Erdi Arotik datorren noblezi titulua da baroiarena eta baronesarena. Garai modernoetan bizkondearen/bizkondesaren hurrengo mailako titulua da, maila hori dagoen herrialdeetan. Iruņeko erresuman (XI. mendean), erregearekin lotura berezia zuten goi-mailako nobleziako partaideak ziren baroiak. Gero, lurralde jakin baten eskumena zuen noblezi titulu bihurtu zen (Beorlegiko baroia, adibidez). Espainian Cádizko Gorteek kendu zuten titulu hori 1812an; Frantzian Napoleon III.ak eman zuen azkenekoz horrelako titulua; 1870etik hona onarpen ofizialik ez duen arren, batzuek errebindikatu ohi dute bere titulu historikoa.




Atzera