Zabala Etxeberria, aita Antonio
Ikertzaile eta editorea (Tolosa, 1928). Jesuitetan apaiztu zen 1959an. Gaztetatik hasi zen sakabanatuta eta galtzear zeuden bertso-paperak biltzen. Auspoa bilduma sortu zuen 1961ean, eta ehunka liburu argitaratu ditu, bereziki bertsoak eta herri-literatura jasotzen dituztenak. Hainbat bertsolariren bizitza eta lana ere aztertu eta argitaratu ditu. Ikerkuntza- eta dibulgazio-lan itzela egin du bertsolaritzaren aztarnak bilduz, hala bertso-paperak nola jendeak gogoan gordetako bertsoak, doinuak eta pasadizoak. Euskaltzain osoa da 1964az geroztik.1999an Ohorezko Doktore izendatu zuen Deustuko Unibertsitateak.
Atzera